Zumaiako 2. geratu da Championsean eta 3. Uefan Zumaian jokatu den 2007. urteko partizipazioko alebinen txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko abe. 27a, 15:42

Zortzi taldek hartu dute parte txapelketan. Championsa Lagun Onak taldeak irabazi du eta UEFA Mutrikuko taldeak.

Gaur goizean jokatu da txapelketa Aita Mari futbol zelaian eta Zumaiakoren bi taldek jokatu dute bertan. Multzo bakoitzetik aurrenengo biak Championsera sailkatzen ziren eta azkenengo biak UEFAra sailkatzen ziren. Esan bezala, Zumaiakoren bi talde zeuden txapelketan. Zumaiako A UEFAn hirugarren geratu da eta Zumaiako B-k Championseko finala 3-0 galdu du Lagun Onak taldearen aurka. 

Peru Nolaskoainek, Athletikeko jokalariak, banatu ditu sariak.

Zumaiako A
Zumaiako B