Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek norgehiagokak galdu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko aza. 14a, 14:24

Preferenteko mutilek 0-1 galdu zuten Ilintxaren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek 1-3 Lagun Onak taldearen aurka

Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek norgehiagoak galdu dituzte asteburuan Aita Mari futbol zelaian. 
Preferenteek 0-1 galdu zuten Legazpiko Ilintxaren aurka. Ondo hasi ziren arren 30. minutuan jaso zuten gola eta markagailua ez zen gehiago mugitu. 15 punturekin 6. dira sailkapenean. Aste honetan Ikasberriren aurka jokatuko du Azpeitian igandean arratsaldeko 15:30etan.
Ohorezko erregionaleko neskek, ere, norgehiagoka galdu zuten Azpeitiako Lagun Onak taldearen aurka. Partidu sendo bat jokatu zuten arren, hiru puntuak Azpeitiara joan ziren. 1-3 amaitu zen norgehiagoka, kanpokoek bi penalti sartu zituzten eta Eiderren gola gutxirako balio izan zuen. 11. postuan daude sailkapenea 6 punturekin. Aste honetan Añorgan jokatuko du larunbatean 15:30etan.

Gainontzeko partiduen emaitzak;

Ohorezko Jubenilak: Urki 0-0 Zumaiako
Ohorezko Kadeteak: Zumaiako 2-2 Lagun Onak
Ohorezko Kadete Neskak: Zumaiako 5-0 Goierri Gorri
Infantil Txiki: Zarautz 1-1 Zumaiako
Ohorezko Infantil Neskak: Zumaiako 1-6 Goierri Gorri
Lehen Mailako Infantilak A: Zumaiako A 14-0 Zarautz B
Lehen Mailako Infantilak B: Zumaiako B 9-0 Lagun Onak
Lagunartekoa: 
2007ko Alebinak: Zumaiako 3-2 Lagun Onak

Datorren jardunaldia (argazkietan)