Preferenteek Oñatin irabazi eta erregionaleko neskek Zubietan galdu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko aza. 8a, 17:19

Zumaiakoko preferenteek Aloña Mendi taldea garaitu dute 0-1 eta erregionaleko neskek 5-0 galdu dute Realaren aurka

Preferenteek denboraldi honetan lehen aldiz etxetik at norgehiagoka irabazi dute. Iker Jimenez izan zen, berriz ere, goleatzailea (5 gol sartu ditu dagoeneko). 15 punturekin Zumaiako 5. kokatu da sailkapenean.

Erregionaleko neskek, aldiz, Realaren kontra Zubietan 5-0 galdu zuten norgehiagoka. Lehen 45 minututan 4-0 galtzen joan arren bigarren zati polit eta gogor bat egin ostean gol bakarra jaso zuten. Sailkapenean 9. dira 6 punturekin. 

Gainontzeko norgehiagoken emaitzak: 
Ohorezko Jubenilak: Zumaiako 1-1 Ilintxa
Ohorezko Kadeteak: Ilintxa 1-1 Zumaiako 
Ohorezko Kadete Neskak: Orioko 0-3 Zumaiako 
Lehen Mailako Kadeteak: Zumaiako 1-1 Zestoa
Infantil Txiki: Zumaiako 5-1 Urki
Ohorezko Infantil Neskak: Lagun Onak 0-3 Zumaiako 
Lehen Mailako Infantilak A: Zestoa 1-2 Zumaiako A 
Lehen Mailako Infantilak B: Burumendi 4-0 Zumaiako B