Zumaiakoko preferenteek eta erregionaleko neskek norgehiagokak irabazi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko urr. 30a, 15:46

Preferenteek Anaitasuna garaitu zuten 3-0 emaitzarekin eta erregionaleko neskek 2-1 irabazi zioten Urolari

Zumaiakoko bi talde nagusiek norgehiagokak irabazi dituzte asteburuan. Preferenteek Anaitasunari irabazi zioten 3-0 partidu serio bat egin ostean. Bi zatietan nagusi izan ziren eta aurkaria futbolean jokatu gabe utzi zuen. Iker Jimenezek 2 gol sartu zituen eta Gorka Urangak, buruz, hirugarrena.

Erregionaleko neskek ere garaipena lortu zuten eta atsedenaldirako 1-0koa zen markagailua, Eiderren golari esker. Bigarren zatian 2-0 jarri ziren, Eiderren beste gol bati esker, eta azken ordu laurdenean gola jaso zuten. Amaieran asko sufritu zuten arren, 3 puntuak lortu zituzten.

Hauek dira gainontzeko norgehiagoken emaitzak:
Ohorezko Jubenilak: Aloña Mendi 2-3 Zumaiako
Ohorezko Kadeteak: Zumaiako 0-2 Beasain
Ohorzko Kadete Neskak: Touring 1-3 Zumaiako
Lehen Mailako Kadeteak: Zumaiako 0-5 Zarautz A
Ohorezko Infantil Neskak: Zumaiako 2-2 Hernani
Lehen Mailako Infantilak:
Anaitasuna 1-7 Zumaiako A
Zumaiako B 5-1 Zarautz B
Alebin Mutilak: Anaitasuna 4-8 Zumaiako