baleike.eus

Preferenteek eta erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018-10-09 15:22   Kirola

Ez da asteburu ona izan Zumaiako Futbol Taldearentzat, goiko bi taldeek norgehiagokak galdu dituzte

Ez da asteburu ona izan Zumaiako Futbol Taldearentzat. Goiko bi taldeek norgehiagokak galdu dituzte; preferenteek 3-2 galdu zuten, azken unean jaso zuten golaren erruz. Lehen zati kaskar bat egin eta atsedenera galtzen iritsi ostean, gogotik egin behar izan zuten gorriek. Azken hamar minutuetan seigarren martxa sartu zuten kanpokoek eta emaitza berdintzea lortu zuten 90.minutuan (Iker eta Aimar izan ziren goleatzaileak). Tamalez, azken minutuko azken jokaldian Mondragonek gola sartu eta Zumaiako punturik gabe utzi zuen. Bederatzigarren dira sailkapenean sei punturekin.

Ohorezko erregionaleko neskek ere galdu egin zuten etxetik at 2-0 Tolosaren aurka. Hiru punturekin zortzigarren postuan daude sailkpanean. Ondo jokatu eta presio ona egin arren, zati bakoitzean gol bana jaso zuten.
Ohorezko jubenilek, kadeteek eta infantil neskek ezin izan zuten haien norgehiagoka irabazi. Jubenilek 1-2 galdu zuten Mondragonen aurka, kadeteek 2-0 Urolaren kontra eta infantil neskek 5-1 Tolosaren aurka. 
 
Infantil Txikik bere partidua berdindu zuen 1-1 Eibarren kontra eta ohorezko kadeteko neskek (2-0 Añorgari) eta lehen mailako kadeteek (2-1 Lagun Onak B-ri) beraien neurketak irabazi zituzten.
 
Ligako partiduez gain, lagunartekoak ere jokatu ditu Zumaiakok asteburu honetan;
 
TRIANGULARRA

Lehen Mailako Infantil Mutilak A: 
Zumaiako 1-0 Elgoibar
Zumaiako 5-0 Ikasberri
 
Lehen Mailako Infantil Mutilak B: Zumaiako 3-0 Anaitasuna
 
Errendimenduzko Alebin Mutilak: Zumaiako 4-3 Mondragon
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa