Preferenteek garaipenarekin hasi dute denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko ira. 17a, 17:03
5-1 emaitza lortu dute Beasain taldearen aurka eta sailkapenean lehen postuan jarri dira. Liga jokatzen zuten Zumaiako beste hiru taldeek galdu egin dute.

Zumaiakoko preferenteek garaipenarekin hasi dute denboraldia Beasain taldeari 5-1 irabazi eta gero Aita Mari futbol zelaian. Lehen zatian Erlantz eta Iker izan ziren goleatzaileak, bigarrenean, aldiz, Aimar, Unai Vazquez eta Lander. 


Jubenilek, ohorezko kadeteek eta lehen mailako kadeteek ligako lehen partiduak galdu dituzte. Jubenilak Euskalduna taldearen aurka 2-0 galdu zuten eta, berdin, lehen mailako kadeteak Zestoaren kontra. Ohorezko kadeteak etxean jokatu zuten eta ezin izan zuten irabazi Ordiziari (1-3).


Ligaz gain, lagunartekoak ere jokatu ditu Zumaiakok asteburuan. Ohorezko kadete neskak Zarautzeko taldeari irabazi zioten 3-2. Ohorezko infantil neskak 4-1 galdu zuten Debako Amaikak Bat taldearen aurka eta, amaitzeko, infantil txiki taldekoek 2-2 berdintzea lortu zuten Lagun Onaken kontra.