Gurasoekin bilerak eta futbol eskolako entrenamenduen hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko ira. 4a, 17:43

Benjamin eta alebin mailako jokalarien gurasoekin bilerak egingo ditu Zumaiakok. Bilera hauek astelehenean, hilaren 10ean egingo dira Aitzuri frontoiko gimnasioan.

Benjamin mailako (2009an eta 2010ean jaiotakoak) jokalarien gurasoekin bilera 18:15ean egingo da, eta alebin mailakoen (2007an eta 20018an jaioak) 19:00etan.

Bestalde, futbol eskolako entrenamenduak ere hastekotan dira. Data hauetan hasiko dira:

  • Benjamin neskak (2009 eta 2010) eta alebin neskak (2007 eta 2008): irailak 17, astelehena, 17:00etan.
  • Benjamin mutilak (2009-2010): irailak 17, astelehena, 18:00etan
  • Alebin mutilak (2008): irailak 19, asteazkena, 17:00etan.
  • Alebinak (2007): gaur hasiko dira.