Aurredenboraldiko partidetan emaitza onak lortu dituzte Zumaiakoko jokalariek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko ira. 3a, 10:53

Aurredenboraldian murgilduta daude Zumaiakoko futbol jokalariak. Aita Marin eta kanpoan jokatu dituzte partidak asteburu honetan, eta emaitza onak lortu dituzte. 

Larunbatean jokatu zuten partida Zumaiakoko eta Debako Amaika Bateko gizonezkoen ohorezko jubenil taldeak, Aita Marin. 2-1 irabazi zuten partida zumaiarrek. Ondoren, 11:45ean, Zumaiakoren, Anaitasunaren eta Elgoibarren ohorezko kadeteen triangularrean, 2-0 utzi zuten markagailua etxekoek azkoitiarren aurka jokatutako neurketan. Elgoibarren aurkako partida, aldiz, ezin izan zuten irabazi, eta 0-0 berdinketarekin amaitu zen lehia. 

Arratsaldean jokatu zituzten beste bi partida: zarauztarren aurka, lehen mailako kadeteen norgehiagokan gailentzea lortu zuten etxekoek, 3-1 eginda. 18:00etan jokatzekoa zen erregional mailako nesken partida, aldiz, bertan behera gelditu zen. 

Ohorezko kadete neskek Azkoitian izan zuten partida, Anaitasunaren aurka. 5-1 emaitzarekin irabazi zuten zumaiarrek.