Nahia Vazquezek Realarekin jokatu du Andorran

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko mai. 28a, 10:51
Argazkia: Nahia, beheko lerroan, ezkerretik hasita laugarrena da.

Joan den asteburuan, Zumaiakoko jokalaria den Nahia Vazquezek Realarekin jokatu du kadete mailako Francesc Vila Memoriala Andorran.

Lehenengo fasean hiru partidu jokatu zituen Realak. Lehenengo partidan Slavia Pragaren aurka 2-2 berdindu ondoren penaltietan gailendu zen talde gipuzkoarra. Ondoren, Startit taldeari 8-1 irabazi zion, eta azken partidan, Andorrako selekzioaren aurka, 2-0 irabazi zuen Realak.

Final erdietan, Valenciaren aurka 3-2 irabazi ondoren, finala Slavia Pragaren aurka 4-2 galdu zuen. Txapelketa polita burutu zuen Nahiak.