Zumaiakorentzat larunbat borobila

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko mai. 20a, 09:09

Gaurko eguna borobila izan da Zumaiakorentzat Ohorezko Jubenilak maila mantentzea lortu duelako Amara Berriri 2-0 irabazi ondoren, eta Lehen Mailako Kadete Mutilak Ohorezko Mailara igotzea lortu duelako Beti Onaren aurkako partidan 3-1 galdu arren.

Aurreko astean Kadete Neskak ere Ohorezko Mailara igo zenez, hurrengo denboraldian Zumaiakoko lau taldek lehiatuko dute Ohorezko mailan: mutilen jubenila eta kadetea eta nesken kadetea eta infantila.