Zumaiakoren lehen mailako kadete nesken taldea txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko mai. 14a, 11:46

Zumaiakoren lehen mailako kadete nesken taldeak pasa den larunbatean jaso zuen txapeldunaren garaikurra Aita Mari futbol zelaian Orioko taldearen aurka jokatu zuen partiduaren atarian.

Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkariak eman zion garaikurra Zumaiakoko kapitaina den Eire Salegiri eta Oriokoren jokalariek eta entrenatzaileek ohorezko pasilloa egin zieten txapeldunei.

Hurrengo denboraldian ohorezko kadete mailan jokatuko dute zumaiarrek.