Gipuzkoako Futbol Federazioak bere 100. urteurrenean Zumaiakoko lehendakaria eta lehendakari ohiak omendu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko mai. 6a, 09:15
Apirilaren 25ean, Gipuzkoako Futbol Federazioak, bere 100. Urteurreneko ekitaldia egin zuen. Haren barruan, Gipuzkoako taldeetako lehendakari eta lehendakari ohiak omendu zituen.  

Zumaiakoko lehendakaria den Jose Antonio Gorostolak eta Luis Unanue, Jesus Mª Unanue, Antonio Huertos, Jesus Olangua eta Angel Aldalur lehendakari ohiek jaso zuten Federazioko esker ona.