Gipuzkoako Futbol Selekzioarekin entrenatu zuten asteartean Eire Salegik eta Ane Errazkinek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko mar. 22a, 13:35
Zutik, eskubitik hasita laugarrena eta bosgarrena, Ane eta Eire.

Zumaiako Futbol Taldeko jokalariak diren Ane Errazkinek eta Eire Salegik pasa den asteartean Aita Mari futbol zelaian entrenatu zuten Gipuzkoako 16 urte azpiko futbol selekzioarekin, Aste Santuan Bergaran jokatuko den txapelketa prestatzeko asmoz. Zumaiakoko Lehen Mailako Kadete nesken taldean jokatzen dute bi jokalariek.