Malen Solozabalek eta Ane Camposek Realarekin jokatu dute Gabonetako Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko urt. 9a, 17:40
Ane Campos (hirugarrena eskubitik hasita) eta Malen Solozabal (bostgarrena eskubitik hasita).

Pasa den abenduaren 30ean, Aretxabaletan jokatu zen Emakumezkoen Gabonetako Futbol Txapelketan, Zumaiakoko jokalaria den Malen Solozabalek eta Zumaiakoren harrobitik irtendako Ane Camposek (Oiartzun Futbol Taldea) Realarekin jokatu zuten. 

Txapeketa Realak irabazi zuen S.D. Eibarri eta Debagoienako selekzioari gailendu ondoren. Oso txapelketa ona jokatu zuten biek eta hurrengo hiru hilabeteetan Realarekin entrenatzen jarraituko dute Zubietan.