Zumaiako Futbol Taldearen Gabonetako zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko aza. 16a, 14:16

Zumaiako Futbol Taldeak gabonetako errifak jarri ditu salgai. Aurten ere bi sari banatuko ditu Gabonetako zozketan, 1.000 € baino gehiago balio duen jakiz eta edariz beteriko otarra eta Benidorm-eko Los Alamos 4 izarreko hotelean, martxoaren 4tik 11ra, pentsio osoz, bi pertsonentzako aste bateko egonaldia, bidaia barne.

Zozketa urtarrilaren 14an Baleikeren egoitzan egingo da eta bi zenbaki sarituak  baleike.eus webaren, Diario Vasco egunkariaren eta bere facebookaren bitartez jakinaraziko ditu Zumaiakok.

Marduk eta Viajes Eroskik eskeinitako laguntza eskertzen du Zumaiakok.
 
Errifa bakoitza 0,50 eurotan salduko da.