Zumaiakoko benjamin eta alebin neskek Mutrikun jokatu zuten igandean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko urr. 27a, 19:24

Zumaiako Futbol Eskolako benjamin eta alebin neskek pasa den igandean Mutrikun jokatu zuten. Biek irabazi zuten eta pozik bueltatu ziren Zumaiara. Argazkian benjamin nesken taldea.

Bestalde, hurrengo igandean, urriaren 29an, Aita Mari futbol zelaian Futbol Eskolako argazkia aterako du Zumaiakok. Goi guztian zehar, 9:30etatik 14:00etara, beraien arteko partiduak jokatuko dituzte benjamin eta alebin mailako taldeek eta 10:30etan argazkiak aterako dituzte