Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera irailaren 4an izango da Brankan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko abu. 30a, 11:02
Argazkia: Carlos Callejo

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du irailaren 4an, Brankan, Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera informatiboa egingo dela. 19:00etan, 2009 eta 2008 urteetan jaiotako haurren gurasoekin, eta 19:45etan, 2007 eta 2006an jaiotako haurren gurasoekin egingo da bilera. 

Denboraldi berriko egutegiaz, entrenamendu ordutegiaz, metodologiaz eta beste hainbat gaietaz hitzegingo dute Futbol Eskolako arduradunek. Guztira 175 haurrek, inoiz baino gehiagok, eman dute izena benjamin eta alebin mailan Futbol Eskolan denboraldi berrirako.