Zumaiako Futbol Taldeak aurredenboraldiko lehen partiduak jokatuko ditu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko abu. 23a, 13:55

Zumaiakoko talde desberdinek pare bat aste entrenatzen daramate eta hurrengo larunbatean aurredenboraldiko lehen partiduak jokatuko dituzte.

Aita Mari futbol zelaian, 9:30etan Zestoaren aurka neurtuko da jubenila eta 11:45etan Ketaren aurka jokatuko du Preferenteak. Erregional Mailako Emakumezkoen Taldeak, berriz, irailaren 2an jokatuko du aurredenboraldiko bere lehen partidua, Aita Marin, 18:00etan, Amaikak Bat taldearen aurka.

Abuztuaren 28an alebin eta infantil mutilen taldeak hasiko dira entrenatzen eta irailaren 5ean inantil mailako neskek emango diote hasiera aurredenboraldiari.