Animatu zaitez Futbolean Zumaiakorekin jolasten

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko uzt. 7a, 10:34

Zumaiakok maila guztietan, benjaminetatik hasita (2009 urtean jaiotakoak) Erregional mailaraino (2000 urtean baino lehenago jaiotakoak), neskei futbolean jolastera animatzen die. Edozein haur, gazte edo helduk aukera dauka Zumaiakon kirola egiteko. Gogoa eta ilusioa besterik ez da behar futbolean jolasteko. Interesa duenak Zumaiako Futbol Taldeko telefono hauetara deitu dezake (Talde Federatuak: Joaquin 692715640 edo Futbol Eskola: Ion 615704553).