Zumaiakoko Jubenil eta Kadete mutilen taldeek Donosti Cup-en parte hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko eka. 29a, 16:02
Argazkia: Carlos Callejo

Zumaiakoko jubenil eta kadete mutilen taldeek uztailaren 3an hasiko den Donosti Cup Nazioarteko Txapelketan parte hartuko dute.

Jubenil Mutilen Taldeak uztailaren 3an, 18:30ean, Zestoan jokatuko du Amaikak Bat taldearen aurka; uztailaren 4an, Zumaian, 17:30ean, Estatu Batuetako Mercer Island-en aurka, eta uztailaren 5ean, Zumaian, 13:00etan, Leoneko Promesas del Norte taldearen aurka.

Kadete Mutilen Taldeak uztailaren 3an, 13:00etan, Orion jokatuko du Leoneko Promesas del Norte taldearen aurka; uztailaren 4an, 16:30ean, Zumaian, Oiartzunen aurka eta uztailaren 5ean, 10:00etan, Zestoan jokatuko du Lormont frantziar taldearen aurka.

Bestalde, Zumaian bertan Donosti Cup-eko partidu asko jokatuko dira uztailaren 3tik 5era. Egunero, 10:00etan hasita eta arratsaldeko 18:30ak arte, etengabe, herrialde desberdinetako taldeak ikusteko aukera izango da Aita Mari futbol zelaian.

Hemen dituzue Zumaian jokatuko diren partiduen eta Zumaiakoko bi taldeen egutegiak: 
http://info.donosticup.com/team-sheet.aspx?id=7019&sm=1 
http://info.donosticup.com/team-sheet.aspx?id=7020&sm=1