Zumaiako Futbol Taldeko Bazkideen Batzar Orokorra uztailaren 13an ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko eka. 26a, 18:32

Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazten du uztailaren 13an, osteguna, 19:00etan, Brankan, Bazkideen Batzar Orokorra egingo dela.

Gai ordena honako hau izango da:

  1. 2016-2017 denboraldiko balorazioa.
  2. 2016-2017 denboraldiko kontuak (arlo ekonomikoa).
  3. 2017-2018 denboraldiko planifikazioa.
  4. Eskaerak eta galderak.

Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei gonbitea luzatzen die Urteko Batzar Orokorrera etorri daitezen.