Infantil Neskak Euskadiko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko mai. 25a, 15:43

Gipuzkoako Txapelketa lortu eta gero, Zumaiakoko Infantil Nesken taldeak Euskadiko Txapelketa jokatuko du hurrengo bi larunbatetan, maiatzaren 27an eta ekinaren 3an.

Gasteizko Betoño futbol zelaian jokatuko ditu bi partiduak, lehenengoa larunbat honetan, 12:00etan, Basauriko Kimuak Bizkaiko Txapeldunaren aurka eta bigarrena ekainaren 3an, Betoñon, 12:00etan baita ere, Aurrera de Vitoria Arabako Txapeldunaren aurka.

Erronka polita dute Zumaiakoko neskek.