Zumaiakoko Infantil Neskek Gipuzkoako Txapelketako Finala jokatuko dute larunbatean Deban

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko mai. 17a, 13:48

Pasa den igandean Añorgari 3-1 irabazi eta gero, Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du Zumaiakoko Infantil Nesken taldeak, Urki Eibar taldearen aurka, larunbatean, 12:30etan, Deban.
Igandeko partidua oso borrokatua izan zen. Bigarren zatiaren amaieran partidua bana berdinduta zegoen, baina hirugarren zatian Zumaiarrek urduritasuna alde batera utzi eta joko onarekin aurkariei gailendu zitzaien.
Larunbatean Zumaiakoko zaletu asko hurbilduko dira Debako Errotazar futbol zelaira infantil neskei animatzera. Zorte on eta Aupa Zumaiako!