Libe Eizaguirre eta Nahia Vazquez Realarekin jokatuko dute Nescup txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko api. 7a, 13:45
Argazkian: Nahia eta Libe

Zumaiakoko infantil nesken taldeko Libe Eizaguirrek eta Nahia Vazquezek apirilaren 22an Tolosan jokatuko den Nescup Txapelketa jokatzeko Realaren deialdia jaso dute.

Txapelketa honetan Realarekin batera, Athetic de Bilbao, Osasuna, Mulier, Aurrera de Vitoria, Pauldarrak, Tolosa, Intxaurdi eta Lagun Onak jokatuko dute. Esan bezala, bi gazte zumaiarrak Realarekin jokatuko dute eta txapelketa hori prestatzeko Zubietan entrenatzen ari dira.