Zumaiakoko Futbol Eskolan 155 neska-mutil dabiltzate aurtengo denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko urr. 27a, 10:57

Aurtengo denboraldia martxan jarri zela bi hilabete pasa dira eta dagoeneko talde guztiak hasi dira jokatzen txapelketa desberdinak. 155 neska-mutilek eta 20 entrenatzailek osatzen dute benjamin eta alebin mailako 5 taldeak. 

Gainera, lehenengo aldiz, benjamin mailako nesken talde bat ere osatu da. Zumaiakoko Zuzendaritza Batzordearen helburuetariko bat futbol eskolaren bitartez haurrak hezitzea eta ahalik eta haur kopuru handiena talde federatuetara pasatzea da.