Zumaiako Futbol Taldeko bazkide txartelak jasotzeko prest daude

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko ira. 22a, 14:36

Zumaiakok jakinarazten du futbol zelaiko bulegoan jaso daitezkela 2016-2017 denboraldiko bazkide txartelak. Preferente mutilen partiduak Aita Mari futbol zelaian ikusteko derrigorrezkoa izango da bazkide txartela aurkeztea edo sarrera ordaintzea. Bazkide egitea nahi dutenek 60 € ordaindu beharko dute (jubilatuak 30 €) futbol zelaiko bulegoan.