Zumaiakoren futbol eskolako izen-ematea amaitu da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko ira. 15a, 14:52

Zumaiakok jakinarazten du futbol eskolan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 8an bukatu zela, gurasoekin pasa den astean bilerak egin zirela eta talde guztien entrenamentuak hasiak direla. Beraz, ez dira jasoko, epez kanpo, Inskripzio gehiago.

Aurten 160 haurrek eman dute izena futbol eskolan eta 22 entrenatzaile arituko dira heziketa lanetan.