Peru Nolaskoain Cotif txapelketako finalera heldu da Espainiako selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko abu. 3a, 10:40

L'Alcudian jokatzen ari den Cotif Nazioarteko 20 urte azpiko futbol txapelketan Espainiako selekzioa finalera iritsi da, bart gauean Qatarreko selekzioari 2-0 irabazi ondoren. 

Finalerdiko partidu honetan Peruk bigarren gola sartu zuen, aurreko partiduan ere Venezuelaren aurka egin zuen bezala.

Finala, bihar, osteguna, 22:30ean jokatuko du Peruk Españarekin Argentinaren aurka.