Emakumeen kirola osasuntsu Zumaiako Futbol Taldean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko mar. 4a, 11:19

Zumaiako Futbol Taldeak 2015-2016 denboraldian emakumezkoen 3 talde federatu ditu; Erregional mailako taldea, Ohorezko kadete mailakoa eta infantil mailakoa. Guztira 72 emakumek jokatzen dute futbolean, hiru talde hauetan. Horretaz gain, Futbol Eskolan alebin mailako nesken taldea 25 neskek osatzen dute eta benjamin mailan neskak eta mutilak elkarrekin aritzen dira. Hau da, 100 emakumek baino gehiagok futbolean jokatzen dute astero Zumaiako Futbol Taldean.
Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordearen helburu nagusietariko bat futbolean berdintasuna sustatzea da. Horren adierazle, talde guztien entrenamentuen eta partiduen ordutegien banaketan eta baita ere asteroko karteldegian berdintasuneko irizpideak jarraitzen dituela.

Laura Esnal Gipuzkoako Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide berria:
Pasa den otsailaren 29an Gipuzkoako Futbol Federazioak, amaitu berri duen Hauteskunde prozesuan, Juan Luis Larrea Federazio horretako Lehendakaria izendatu dute, berriro ere 33 urtez jarraian,  eta berak legealdi berri honetarako osatu duen Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu du Zumaiako Futbol Taldeko lehendakariorde den Laura Esnal.