Gabonetako otarra zozkatuko du Zumaiako Futbol Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko aza. 28a, 06:00
S.D. Eibarreko presidente Alex Aranzabal eta Zumaiakoko zuzendaritzako kide Bosco Garitano, Ipurua futbol zelaian. Argazkia: S.D. Eibar.

Zumaiako Futbol Taldeak, Marduren laguntzarekin, Gabonetako Otarra zozkatuko du urtarrilaren 10ean. Sariak honako hauek izango dira:

1. saria: 1.000 euro baino gehiagoko Mardu Otarra, kalitatezko hainbat jaki eta edarirekin.

2. saria: Real Sociedad taldeko jokalariek sinatutako kamiseta.

3. saria: S.D. Eibar taldeko jokalariek sinatutako kamiseta.

4. saria: Athletic de Bilbao taldeko jokalariek sinatutako kamiseta.

5. saritik 10. sarira: Zumaiako Futbol Taldeko 2015-2016 denboraldiko bazkide txartel bana.

Errifak 0,50 euroko prezioan, Futbol Zelaiko eta herriko hainbat tabernatan, Trapaian, Zallan, Txikixan, Malutan, Tximistan, Gure Txokoan, Metron... daude salgai dagoeneko. Zenbaki sarituak urtarrilaren 11n jakinaraziko dira Baleiken eta Diario Vasco egunkarian.

Zuzendaritza Batzordeak Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu Zumaiako Futbol Taldeari urtero herrian bertan eta baita ere herritik kanpo laguntzen aritzen zaretenoi. 300 haur eta gazte zumaiarri futbolaren formakuntzan eta balioetan hezten jarraitzeko apustua egin dugunez behar ditugun baliabideak lortzen laguntzen diguzuenoi, batez ere Zumaiako Udalari eta Gipuzkoako Futbol Federazioari, futbol zelaiko berdegunea berritu dutelako eta hurrengo hilabeteetan ere ziur gaude hobekuntza gehiago egiten lagunduko digutelako.