Zumaiakoren infantil txiki taldea Ohorezko infantil mailara igo da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko aza. 18a, 17:39

Fran Aizpuruak, Ina Zearretak eta Ion Gonzalezek entrenatzen duten Zumaiakoko Infantil Txiki taldeak Ohorezko Infantil Mailara igotzea lortu du pasa den astebukaeran Deban 0-3 irabazi ondoren. 

Oso denboraldi ona egiten ari den talde honek lehen fasean lortutako emaitzekin duela bi urte galdutako Ohorezko maila berreskuratuko du. Zumaiakoko Zuzendaritza Batzordeak zorionik beroenak luzatu nahi dizkie jokalari eta entrenatzaileei.