Zumaiako Futbol Eskolako taldeen argazkiak igandean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko urr. 21a, 09:25

Igande honetan, urriaren 25ean, 10:00etatik aurrera, goiz guztian zehar, Zumaiako Futbol Eskolako talde desberdinek beraien lagunarteko partidak jokatuko dituzte Aita Mari futbol zelaian. 11:30etan, berriz, Futbol Eskolako argazkia aterako du Zumaiakok denboraldi honetan izena eman duten 2007, 2006, 2005 eta 2004 urteetan jaiotako 150 neska-mutilekin. Futbol Eskolan 18 entrenadore ari dira futbola haurrei irakasten baina Zumaiako Futbol Taldearen helburua nagusia da futbolaren bitartez haurrak "heztea", partaidetza, berdintasuna eta elkarren arteko errespetua sustatuz. "Kirola egitea ez da helburu bakarra, futbolaz baliatuz bizitzarako eredugarri diren balioetan heztea baizik" nabarmendu dute Futbol Eskolako arduradunek.

(Atxekituta pasa den urteko futbol eskolako Carlos Callejok ateratako argazkia.)