Zumaiko Futbol Taldeko bazkide txartela jaso daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko ira. 18a, 13:00

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du Bazkide txartelak prest daudela eta astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera, klubeko bulegoan edo astebukaeretan futbol zelaiko tabernan jaso daitezkela. Hala ere, nahi dutenek oraindik ere aukera dute Zumaiako Futbol Taldeko bazkide egiteko. Urtean 60 euro besterik ez dira ordaindu behar (jubilatuak 30 €) eta abantailak honako hauek dira: Odriozola erropa dendan %10eko beherapenak, Oskarbi Kirolak dendan %5eko beherapenak eta Preferenteak Aita Marin jokatzen duen partiduetan sarrea doan.