Zumaiakok 200 jokalari eta 20 entrenatzaile bildu ditu taldeko argazkian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko ira. 15a, 12:40

Pasa den ostiralean atera zituen Zumaiako Futbol Taldeak 2015-2016 denboraldiko bere 10 talde federatuen argazkiak. Guztira 200 jokalari eta 20 entrenatzaile elkartu ziren Aita Mari futbol zelaian argazkiak ateratzera. Talde bakoitzaren argazkia atera zuten klubeko lehendakaria den Jose Antonio Gorostolarekin batera eta ekitaldiaren amaieran guztiok elkarrekin atera zuten ondoko argazkia.

Futbol Eskolako argazkiak, berriz, urrian aterako dituzte eta bertan beste 150 haur elkartuko dira.