Zumaiako Futbol Taldeko nesken taldeen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko uzt. 20a, 21:04

Zumaiako Futbol Taldeak deialdia egiten die futbolean jolastea nahi duten kadete eta senior mailako emakumeei, asteazken honetan, uztailaren 22an, 18:30etan (2000 eta 2001 urteetan jaio direnak) eta 19:30etan (1999 urtean edo lehenago jaio direnak) Aita Mari futbol zelaira hurbildu daitezen.
18:30etan kadete neskekin bilera egingo da eta 19:30etan senior mailako emakumeekin, hurrengo denboraldiko taldeak osatzeko asmoz.
Alebin, infantil, kadete eta senior mailako emakumeen taldeak ditu Zumaiakok. Aurreko denboraldian 61 neska aritu ziren guztira, kadete nesken taldea ohorezko mailara igo zelarik.