Zumaiako Futbol Taldeko jubenila ohorezko mailara igo da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko eka. 24a, 12:54

Zumaiako Futbol Taldeko gizonezkoen jubenila hurrengo denboraldian Ohorezko mailan jokatuko du. Felix Nolaskoainek entrenatu duen talde honek denboraldi oso ona egin ondoren Zarautzen aurka igoerako play off-a galdu arren, ohorezko mailan zegoen Añorga taldeak Euskal Ligara igotzea lortu duenez Zumaiakori ateak ireki dizkio eta mailaz igo da.

Beraz, bukatu berri den 2014-2015 denboraldi honetan Zumaiakoren bi taldek pasa den denboraldian galdu zituzten mailak berreskuratu dituzte, emakumezkoen kadeteak eta gizonezkoen jubenilak hain zuen ere. biek ohorezko mailara igo baitira.