Futbol Eskolan probatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko mar. 3a, 09:38

Zumaiako Futbol Taldeak martxoan zehar, asteazkenetan, 16:45etatik 17:30etara, futbol eskola probatzeko aukera emango die 2006 eta 2005 urteetan jaio diren neskei.

Interesa dutenek asteazken honetan, martxoaren 4ean, 16:45etan, futbol zelaira hurbildu daitezke kirol erropa eta zapatilekin. Kontutan izanik Maria eta Jose ikastetxekoek 17:00etan irtetzen direla, interesa dutenek eskolatik irten bezain laster hurbildu daitezke futbol zelaira. Doan izango dira lau saio hauek. Zumaiako Futbol Taldeak kirolean emakumearen berdintasunaren aldeko apostua egin du. Denboraldi honetan emakumez osaturiko bost talde ditu, adin desberdinetako 80 jokalarirekin. Zumaiako Futbol Taldea