Gure arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2018ko urt. 25a, 15:34

Bi estropadak Pasai Donibanen izango dira, eta Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak osatuko dituzte horrela. Larunbatekoa 16:00etan hasiko da, eta igandekoa 10:00etan. Ligako sailkapenaren arabera izango da irteera-ordena, bi estropadak erlojuaren aurka izango direlako. Zumaiako Arraun Elkarteak bederatzi talde dauzka izena emanda asteburuko bi estropada hauetarako.

Osorik irakurri