Zumaiako arraunlariak Euskadiko trainerilla txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017ko mai. 23a, 08:42

Euskadiko trainerilla txapelketan, jubenil gizonezkoak ez ziren finalerako sailkatu, zortzigarren egin zutelako larunbatean, Mutrikun kanporaketako estropadan. Igandean, kontsolazioko finalean aritu ziren horrenbestez, eta hirugarren egin zuten. 

Estropada honekin bukatutzat eman dute denboraldia Josu Osak entrenatutako arraunlariek. Lan ona egin dute, harrobiko beste arraunlari guztiek bezala, eta Zumaiak etorkizuna duela erakutsi dute.

Bestalde, ABE beteranoen ligan, zumaiarrek hirugarren egin zuten Angelun (Lapurdi), Arkote eta Getxoren atzetik.