Bihar Hondarribira!!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko mar. 4a, 20:32
Orain hamabost egun bezela, bihar gure harrobiko jubenilak elkartetik doazen lau traineruen tostetan Hondarribiako jeitsieran parte hartuko dute. 

Arratsaldeko 16.00tan izango da  estropada ordua. Jubenil mutilek beteranoekin osatutako trainerua uretaratuko dute eta Beteranoen txandan irteten bigarrenak izango dira (16:01).

Bestalde, igandean Tolosan izan behar zen estropada bertan behera geratu da, bertako presa puskatu eta ur nahikorik ez dagoelako. Azken momenturarte saiatu dira beste nonbaiten antolatzen baina ezineskoa izan denez, azkenean asteburu honetan ez da Batel ligaren estropadarik izango.

Bihar gozatu dezatela eta esperientziak balio dezala!!! Aupa TelmoDeun!!!