Seigarrena Oreretakoa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko ots. 26a, 20:43

8retan egin dugu irteera gaurkoan elkartetik Oreretara, Hibaikak antolaturiko estropadara.

Iritsi garenean topatu dugunak ez gaitu harritu, urik ez zegoen eta gainera olatuak sortzen ziren estropada eremuan. Mutil infantilen estropadari hasiera eman diote, dena ondo joango zenaren berme handirik gabe. Badirudi irteerako gunean ura ez dela nahi-beste igo eta olatuek batelak paretetik zuhurtziazko distantzia batetara mantentzea oztopatzen zutela.

Neska infantilen txanda 15 minutu atzeratu dute. Irteerako baliza 100m jetsi dute eta estropada kadeteentzat jarritako balizara arte izango dela erabaki ondoren eman diete irteerara joateko agindua. Ondoren, kadete mutil eta neskek ere ziabogak beheragoko balizan eman behar izan dituzte. Ondorioz, uretaratzeko zeuden arranpla eta pantalana estropada eremuan geratu dira. Beraz, estropada eremua hustu arte ez zen ondorengo txanda hasten, honek dena atzeratu du.

Laburpen gisa, "DESASTRE" hitza erabiliko genuke gaurkoan. Hibaika arraun elkarteari eta federazioari zer pentsatua eman behar lioke. Kontutan izanda Pasaiko badia kilometro bakar batera dagoela eta berriro gaurko egoera ez errepikatzea bermatuko lukeena.

Emaitzak:

  • Infantil mutilak 7. postua
  • Infantil neskak 1. eta 2. postuak
  • Kadete mutilak 4. eta 9. postuak
  • Kadete neskak 5. eta 8. postuak
  • Jubenil mutilak 4. postua

Hurrengo estropada 15 egun barru Zarautzek antolatzen du Orion, ea urarekin arazorik ez den.