Bueltan da batelen festa!!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko ots. 24a, 20:09

Larunbatean Oreretan da estropada goizeko 10:15ean hasita.

Atsedena izan eta gero, bueltan dugu Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldi berri bat. Asteburu honetan Oreretan izango da hitzordua, goizeko 10:15ean hasita. Estropada-eremu berezian, Orereta erdian dagoen errekan, batelen erlojuaren kontrako modalitatean izango da.

Klubak, zortzi batelekin parte hartuko du: Infantil neska, kadete mutil eta kadete nesken mailan bi batelekin; infantil eta jubenil mutiletan, berriz, banarekin.

Gozatu dezatela gure gazteek. Gora Telmodeun!!!