Etxeko lanak eginda!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko ots. 12a, 20:15

Urola ibaiak itsasoarekin bat egiten duen eremuan izan dugu gaurkoan batelen estropada, hitz gutxitan: etxean.

Arraun giro paregabean eta eguraldia lagun, batelek beraien jarduna ekiteko ez dute etenik izan 11:00etatik 13:30era bitartean. Emaitza txukunak izan direla iruditzen zaigu.

Estropadak antolatu eta aurrera eramateak dituen lanak amaituta, gaurkoan, eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario aritu den taldeari, estropada ikustera etorri zaretenoi eta gainontzeko elkarteei. Gazteak arraunean ikustea beti da pozgarria, eta emaitzarik onena ere bai, dudarik gabe.