Honek ez du etenik!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko ots. 4a, 02:22

Telmo Deun harrobiko neska-mutilek bihar dute 4. jardunaldiko hitzordua Pasaiako badian, Hernanik antolatutako estropadan.

Bihar, otsailak 5a, goizeko 11.30ean hasiko da Gipuzkoako Batel Ligaren 4. jardunaldia. Hernaniko arraun elkarteak antolatuta, Pasaiako badian izango da aste honetan estropada. 4-5 kaleetan banatuta eta erlojupean arituko dira gure arraunlari gaztetxoak.

Aste honetan, bederatzi batelekin arituko gara. Infantil neska eta mutilak, promesak (kadeteak) neska eta mutil mailetan bina ontzirekin eta jubenil mutiletan berriz, bakarra.

Jarraitu dezala aparrak eta goxatu dezagun larunbat honetan ere!!! Gora Telmo Deun!!!