Bigarren estropada

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko urt. 23a, 11:00

Goiza iluna eta hotza bazen ere, irteerako orduan (7:30) gogotsu eta nerbioak dantzan zituztela ziren gazteak arraun klubaren atean bilduta.

Estropada 10etan hasten zen eta batelak zituzten erremolkeak zintzo sartu dira Trintxerpeko moilan atondutako aparkaleku zatian. Hara non gure gaurko "harridura" batelen tartean 4 bat traineru uretaratzen hasi direnean. Askoren iritziz urteroko tema, baino, ez al dago inor antolakuntzan, bertatik uretaratzeko ohitura duten elkarteekin eseri eta pantalan eremua batelentzat bakarrik uzteko moduko proposamena egiteko prest?? Gainera, traineruan ziren elkarteak bateletan ere parte hartzen dutela ikusita...hurrengo estropadarako ere gai bera izango dela susmatzen dugu.

Gaurko estropadara bueltatuz, ondo zihoan hirugarren txanda bukatu bitartean; - Ez badakizue , ohikoa da txanda bukatu eta bereala talde desberdinak patroi aldaketak egiten ikustea (beroketarako patroi batekin irten, beraienak estropada jokatzen duen bitartean, eta honek bukatzean aldaketa egin). Aurrez, epaileei abixua pasatzen zaie, aurreko txandatik patroia aldatu eta irteerara iristeko denbora faltagatik itxaroteko. Gehienetan gainera, kadete (promesa) mailan pasa ohi da hau, 500m ko eremuan hiru luze egitean, irteera gainontzekoen lehen ziabogan baita.- Beno ba, neska promesen ordua iritsi denean, badirudi inor ez dela konturatu bi edo hiru minutu gehiago itxaroteko abixuaz eta estropadari hasiera eman die irteerako gunean zeuden batelei. Erabakiaren ondorioz, sei batel izan dira kaltetuak, haien artean Zumaiako biak (neska promesa A eta neska promesa Mistoa). Epaileek ordea, ez dute hasieran onartu nahi izan beraien errua, batzuetan egin den bezela txandako azkenaren ondoren estropada jokatzen utziz. Jubenilen estropadari hasiera eman diote. Ondorioz, neska promesetan parte hartzen utzi ez dieten sei batelak epaileen etxolara hurbildu eta kexuka hasi dira arrazoi guztiarekin. Epaileen ondorengo erabakia, absolutuen (seniorren) estropada bukatzean berriro emango zietela jokatzeko aukera izan da. Gure promesa mistoaren kasuan, egoerak sortutako nahasmenaren ondorioz ez da irten estropadan. Beraz, bost batelek, ordu bateko tartearekin jokatu eta denborak baliozkotzat hartu dituzte neska promesen sailkapenerako.

Kronika motza egiteko intentzioa genuen baino gaurkoan ere bazen mamia. Argazkian azaltzen dira gaur uretaratutako txalupak. Gaurkoan eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen estropadara etorri diren gurasoei eta hau irakurtzeko tartea hartu dezuenoi. Gora Telmo Deun!