Hau hastera doa!!!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko urt. 11a, 14:54

Pasa dira hiru hilabete gaztetxoak entrenamenduetara hasi zirenetik. Batzuei luze joko zuela iruditu arren, konturatzerako iritsi zaigu ikasitakoa praktikan jartzeko ordua!!

Urtarrila eta apirila bitartean jokatuko da Gipuzkoako Arraun Federazio Liga. Egunak eta tokia zehaztuta ditugun arren, ordutegiak astero jakinaraziko dizkigutenez, zuei ere astero emango dizkizuegu estropaden nondik norakoak.

Lehenengo hitzordua Donostiako Urumean izango dugu, datorren igandean, urtarrilaren 16an 12:30etan hasita. Emaitzak emaitz, esperientziak balio dezala!!