Emakumeen arteko III. Pala Txapelketaren finala jokatuko dute uztailaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2021ko uzt. 28a, 10:00

Emakumeon* Etxeak eta Asanblada Feministak antolatutako Emakumeen arteko III. Pala Txapelketaren finala jokatuko da uztailaren 30ean Odietan.

19:00etan emango diete hasiera partidei, izan ere, egun horretan bertan jokatuko dira finalaurrekoak ere. Honakoak dira finalaurrekoetara iritsi diren bikoteak: Alaia Azkue Etxabe eta Libe Grijalba Maiz; Leire Esnal Urbieta eta Leire Mendizabal Eizagirre; Mariana Baud Gamarra eta Ana Egaña Garate; Idoia Zabala Uranga eta Nerea Etxabe Urbieta.

Txapelketako partidak ekainaren 25an hasi ziren. Guztira, 12 bikotek parte hartu dute eta bikote guztiak aritu dira elkarren aurka. Hauen artean hirukoteak ere izan dira. Zumaiako jokalariez gain, oikiarrak, azkoitiarrak, hernaniarrak eta zarauztarrak ere egon dira lehiatzen.

Txapelketaren antolatzaileek txapelketa osoan egondako “giro ona” azpimarratu dute, eta “jarraitzeko asmoa” agertu. Azkenik, azken norgehiagoketa hauek animatzera joateko deia egin diete herritarrei.