Emakumeak industriara hurbiltzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2021ko api. 16a, 09:00

Urte batzuk pasatu dira proiektu honekin hasi ginenetik. Epe honetan ekintza desberdin ugari antolatu dira: enpresetara bisitak, bideoak, elkarrizketak... Kolaboratzaile asko izan ditugu bidean, denak, helburu bakar batekin: emakumeak industriara hurbiltzea.

Ez dira garairik onenak, baina gauza asko ditugu argi. Jakin behar dugu lan aukera bat dugula aurrean; beharbada prestatuta gaude edo, beharbada, formatu beharko gara. Baina enpresetako tailerretan gure beharra dago. Gure ekarpena aberasgarria izango da.

Lanbide Heziketak ateak zabalik ditu guretzat. Laster izango dira ate irekiak. Inguruko enpresak ere gure zain daude.