Aurten ere LilatON!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2021ko urt. 14a, 21:23

Aurten martxoak 5etik 8ra ospatuko da lilatoia, eta lasterketa birtuala izango da.

Aurten berezia izango da Lilatoia, edizio birtuala baita, baina horregatik ez du zertan okerragoa izan. Goazen martxoaren 5etik 8ra Zumaiako bazterrak Lilatoiko kamixetez eta oihu alaiez betetzera.

Esan bezala aurten berezia izango denez,  izen ematea norberaren esku geratuko da (www.lilaton.es webgunean). Gogoratu "taldea" atalean Zumaiako Emakumeon* Etxea jartzeaz, eta nahi izanez gero kamixetak jasotzeaz Elkartea arduratuko da. Horretarako, izena otsailaren 18a baino lehen eman behar da, eta Donostiko kirol dendan jaso nahi dela aukeratu. Ondoren mezu bat bidali Elkartearen helbidera: zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com partaideen izen abizenak, kamiseta taila eta NAN zenbakiarekin.

Zumaiako Lilatoiko antolaketan parte hartu nahi izanez gero ere, jarri Elkartearekin harremanetan; ongi etorria izango zara eta.

LilatoiON korrikaON Zumaiako Emakumeak ON