Diskurtso patriarkalak identifikatzeko ikastaroa, asteazkenean eta ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko abe. 6a, 16:42

Emakumeon* Etxeak antolatuta, ikastaroa eskainiko du Samara Velté adituak, diskurtso patriarkalak identifikatzen ikasteko. Bi eguneko ikastaroa izango da, asteazkenean eta ostegunean 17:30etatik 20:00etara, Zumaiena ikastetxean.

Jabekuntza eskolako 2020ko azken bi ikastaroetako bat izango da, amaitzen ari den Mindfullness feminista ikastaroarekin batera. Oraingo honetan, aditua Samara Velté izango da, Manada kasuaren inguruko "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua" liburuaren idazlea. Ikusentzunezko komunikazioan graduatua da bera, eta diskurtsoen analisian aditua.

Ikastaroa emakumeentzat izango da, jabekuntza ikastaro guztiak bezala. Izen-ematea dohainik, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzita edo 633 43 27 62 zenbakira deitu edo idatzita.